Transkripzio automatikoa

Behar duzun soluzioa

Sarrera

Transkripzio automatikoaren helburua, audio-pistetatik abiatuta, testu aberastuak sortzea da. Ahotsa ezagutzeko teknologietan oinarrituta, transkripzioak era automatikoan sortzeko aukera ematen digu, ahozko edukietatik abiatuta eta metadatu aberastuekin batera, hala nola funtsaren sailkapena, hizkuntzaren detekzioa, puntuazioa, letra larriak eta hiztunaren segmentazioa eta identifikazioa, besteak beste.

Osagai teknologiko horiek guztiak edozein eremu, gai edo ingurune akustikotara egokitu daitezke, akatsak gutxitu daitezen. Era horretan, transkripzio automatikoa sektore ezberdinetan eta hainbat aplikaziotan erabil daiteke, hala nola, transkripzio automatiko idatzian, ahozko dokumentuen berreskurapenean, hitz egiteko terminoen detekzioan, laburpenean, nabigazio semantikoan eta hizketaren datu-meatzaritzan.

Funtzioak

Ahotsaren Ezagutza

Speech-To-Text teknologia, audioetatik abiatuta hitz gordinen fluxua automatikoki sortzeko

Letra Larrien Erabilera

Izen propioen eta letra larrien detekzio automatikoa prozesatu gabeko hitzen fluxuan

Hizkuntzen Detekzioa

Ahozko hizkuntzaren detekzio eta jarraipen automatikoa audio eleaniztunean

Puntuazio-Markak

Puntuazio-markak automatikoki sartzea letra larriko hitzen fluxuan

Hizlariaren Identifikazioa

Audioan hiztun espezifikoak segmentatzea, taldekatzea eta automatikoki identifikatzea

Audioaren Prozesamendua

Audioaren normalizazioa, ahots eta ez-ahots segmentuen detekzioa eta inguruneko soinuen sailkapena

Merkatuak

Administrazio Publikoa

Kostuak minimizatzea testu aberastuaren transkripzio automatikoarekin

Soluzioak, administrazio publikoetan dauden ahozko edukien kopuru handia automatikoki transkribatzeko aukera ematen du, eskuz transkribatzeko beharra saihestuz. Prozesuak arinduz, kostuak murrizten lagunduz eta langileei irakaskuntza digitaleko ikus-entzunezko edukien kalitatea hobetzea ahalbidetuz

Ikus-entzunezkoak

Informazio eskuragarria sortzen

Gaur egun, igorleek azpitituluak jarri behar dituzte beren igorpenetan, entzumen-arazoak dituzten ikusleen mesedetan. Ahotsa ezagutzeko teknologian oinarrituta, soluzio honek azpititulu intralinguistikoak automatikoki sortzeko aukera ematen du , bai offline zein online moduan

 

 

Osasuna

Ahotsean oinarritutako osasun-dokumentazioa sortuz

Ahotsa ezagutzeko teknologia osasunaren arloan produktibitatea handitzeko, dokumentazio medikoaren sorrera azkartzeko eta kontsultak bizkortzeko gisa sustatzen da. Soluzio honek, diktaketa moduan zein pertsonalaren ahots digital grabatuak prozesatuz funtziona dezake.

 

 

e-Learning

Irakaskuntza digitaleko ikus-entzunezko edukien kalitatea hobetuz

Soluzioak bideoekin batera transkripzio sinkronizatuak sortzeko aukera ematen du, eta, aldi berean, transkripzioaren puntu garrantzitsuenak laburbiltzeko eta online ikastaroetarako material didaktiko banatzeko aukera ematen du

 

 

 

 

Erabilera-kasuak

Azpititulu automatikoa elebiduna

Aplikazio kasua EiTBn

Larraitz Eguren (EITB) – Aitor Alvarez (Vicomtech)

Administrazio Publikoa

Eusko Legebiltzarrari egokitutako eta transferitutako transkripzio-soluzioa garatu da. Irtenbide honi esker, parlamentuko bilkuren aktak automatikoki sortzen dira, profesionalei akta horiek azkarrago ortzen lagunduz, osteko edizioa txiki bat eginez. Ondorioz, dokumentuak azkar eskuratu daitezke eta profesionalen lan-karga murrizten da, beste administrazio-lan batzuetan arreta jartzeko aukera emanez.

Ikus-entzunezkoak

Irekia, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekiaren (oGov) atari gisa, gure azpititulu-soluzioa ere bertakotu du, eduki elebidunen azpititulu automatikoak sortzeko eta ondoren online argitaratu ahal izateko.