Nortzuk garen
Hizketaren eta Hizkuntza Naturalaren Teknologiak
Gure historia
VICOMTECH – Member of Basque Research and Technology Alliance BRTA
Gure ikerketa-taldeak hizketa eta hizkuntza prozesatzeko teknika aurreratuak garatzen ditu, batez ere aplikazio berritzaileak hizkuntzaren industriara transferitzeko. Behar multisektorialak asetzen ditugu, alde batetik, gizaki-makinaren interakzioaren artekoak eta bestetik, informazioaren gizarterako multimedia eduki eleanitzen kudeaketakoak.
2001az geroztik, eskualde, nazio eta Europa mailako industria-ikerketako proiektuetan parte hartu dugu, baita koordinatu ere.
Unibertsitateekin eta beste ikerketa zentro batzuekin lankidetzan aritzen gara, hizkuntzaren teknologiei aplikatutako oinarrizko ikerketa estrategikoan. Hortaz gain, Euskal Herrian hizkuntzaren industria sendotzeko Langune elkarteko kide gara.
Halaber, Espainiako eta Europako industria-proiektuetan parte hartu dugu segurtasun digitalaren, ikus-entzunezko azpitituluen, iturri dokumentalen kudeaketaren edo zuzentasun ortografiko eta gramatikalaren arloetan.
Gure izaera teknologikoak erraztu egiten du sektore ezberdinetan aplikazio berritzaileak ikertzea eta garatzea, hala nola, ikus-entzunezko, biomedikuntzako, sektore turistikoko, aisialdiko, entretenimenduko edota industria sektoreko inguruneetan.
Gure taldeko kide dira, besteak beste, nazioarteko ospea duten unibertsitateetako doktoreak, ikerketa-ildo nagusietan espezializatuak, doktoretza-prestakuntzako ikertzaileak eta garatzaileak.