Itzulpen automatikoa

Hurrengo belaunaldiko itzulpena adimen artifizialaren bidez

Sarrera

Itzulpen automatikoaren helburua kalitate handiko itzulpenak hizkuntza jakin batetik beste hizkuntza batera egitea da. Ikaskuntza automatikoaren teknologian oinarrituta, gaur egungo itzulpen automatikoak, berdinak edo antzekoak diren datuetatik abiatuta itzulpenak egiten ikasten du. Azken urteotan, itzulpen automatikoko teknologia nonahi agertu da, egunero milioika itzulpen-eskaera sortzen baitira esparru askotan.

Teknologia testuinguru eta hizkuntza zehatzetara egokitu daiteke, behar diren datuak egoki hautatu eta prestatu ondoren. Emaitza hoberenak, normalean, eduki espezializatuetara jotzeko prestatutako sistemen bidez lortzen dira, berariazko datuetatik abiatuta itzulpen zehatzak egiten ikasten baitute. Osagai gisa, itzulpen automatikoa funtsezko osagarria da hainbat esparrutan aplikazio eleanitzak sortzeko.

Erabili

Funtzioak

Itzulpen Automatikoaren Muina

Datuetan eta testuen itzulpenean oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak entrenatzeko oinarrizko teknologia

Datuen Hautaketa

Itzulpen automatikoko sistemak entrenatzeko datuen kudeaketa eta datu-multzo optimoen hautaketa

Corpusaren Sorrera

Corpus-bilketa automatikoa, berariazko domeinuetarako itzulpen automatikoko sistemak entrenatzeko

Dokumentuen Itzulpena

Egitura eta formatua gordetzen duten dokumentuen itzulpena

Bitext Sorkuntza

Dokumentuen eta esaldien lerrokatze automatikoa, datu-iturri paraleloetatik eta konparagarrietatik abiatuta

Itzulpen Automatikoko Zerbitzuak

Itzulpen automatikoko funtzioak eskaintzen dituen webgunean oinarritutako APIa

Merkatuak

Hizkuntza-Zerbitzuen Hornitzaileak

Produktibitatea handituz

Itzuli beharreko edukien bolumena handitzearen aurrean, hizkuntza-zerbitzuen hornitzaileek beren prozesuetan itzulpen automatikoko teknologia zehatzak integratzeko beharra ikusi dute, kalitate handiko itzulpen-zerbitzuak eskaintzeko. Gure soluzioak, erabiltzaileak definitutako esparruetara guztiz egokitua dagoen itzulpen-teknologia bat eskaintzen du. Era honetan, emaitza ezin hobeak ematen zaizkie bizitza errealeko eszenatokiei baita itzulpen-beharrei ere

Ikus-entzunezkoak

Informazio eleanitza erraztuz

Azpitituluak funtsezkoak dira herritar guztiei ikus-entzunezko edukiak eskaini ahal izateko. Horregatik, hizkuntza-oztopoak gainditu behar diren mundu globalizatu honetan, azpititulu eleaniztunak funtsezko osagaia dira eduki globalak mugarik gabe kontsumitzeko. Gure soluzioari esker, azpititulu eleaniztunak sor daitezke giza transkripzioetatik edo ahotsa ezagutzeko teknologietatik abiatuta, online nahiz offline delarik ere

 

Administrazio Publikoa

Zerbitzu publikoak zabalduz

Administrazio publikoek beren edukiak herrialdeko hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntzetan eskuragarri eduki behar dituzte. Eleaniztasun-eskaera handi horren aurrean, itzulpen automatikoak informazio publikoko itzulpen zehatzak sortzeko aukera ematen du, zerbitzu publikoetarako eskuragarritasuna hizkuntza aniztasunera zabalduz

 

 

 

Sektoreko merkatuak

Merkatuaren hedapena bultzatuz

Merkatuaren hedapenaren arrakastak, domeinuaren ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuko dituzten nazioartekotze-prozesu egokiak eskatzen ditu. Horiek horrela, gure itzulpen automatikoko teknologiak sektore jakin batzuetara egokitutako itzulpenari laguntzeko baliabideak eskaintzen ditu. Zehazki, informazio eleaniztunaren kudeaketa eraginkorra duen industria-sektorean aplikatu da (funtzionamendurako eskuliburu teknikoak, mantentze-lanetarako prozedurak, etab.), izan ere, 4.0 Industriak gaur egungo ingurune globalizatuan izan duen iraultzaren ezinbesteko baldintza da

Erabilera-kasuak

ITZULI

Itzulpen Automatikoko soluzioak Eusko Jaurlaritzarentzat

Oscar Guadilla, Informatika Elkarteko (EJIE) Berrikuntzaren eta Zaintza Teknologikoaren arduraduna eta Thierry Etchegoyhen, Vicomtech-eko ikertzailea.

Itzuli Machine Translation, Adimen Artifizialean oinarritutako eta herritarren eskura jarritako itzultzaile neuronalaren erabileraren eragina azalduz.

Hizkuntza-zerbitzuen hornitzaileak

Mondragon Lingua-ri, alegia, Espainiako hizkuntza-zerbitzuen hornitzaile handienetako bati, itzulpen automatikoko soluzioak garatu eta transferitu dizkiogu. Soluzio horiei esker, bezeroen itzulpen-premia eta prozesuetara bideratutako itzulpen-sistemak garatu eta erabil daitezke. Gainera, gure teknologia Lingua.eus-en itzulpen automatikoko zerbitzuen oinarria ere bada.

Sektoreko merkatuak

Itzulpen automatikoko sistema ugari garatu eta transferitu ditugu, testuinguru partikularretara eta hizkuntza askotara egokituak, industria-sektore oso zehatzetatik hasita, albiste- eta entretenimendu-eremuetara igaroz.