Anonimotasuna

Sarrera

Datuen anonimizazio automatikoa, testu-iturrietatik informazio sentikorra ezabatzeko edota ordezkatzeko gauzatzen den prozesua da, beti ere, lengoaia naturala prozesatzeko teknologietan oinarritua eta pertsonen datu pertsonalak ikusgarri bilakatzetik babestuz. Gainera, teknologia honek datuak General Data Protection Regulation-a (GDPR) betez aztertzeko aukera ematen du, eta egun, Deep Learning teknologien aurrerapenari esker bere erabilera eta emaitza potentzialak hobetu ditu.

Funtzioak

Hizkuntzen Hautematea

Testuaren hizkuntza automatikoki hautematea

Datuen Hautematea

Informazio sentikorra duten testu-zatiak automatikoki antzematea

Datuen sailkapena

Antzemandako entitateen sailkapen automatikoa, kategoria desberdinetan, hala nola, PERTSONA, TOKIA, etab.

Anonimizazioa

Datu sentikorrak ordezkatzea, ikur (“XXX”), datu sentikorren kategoria edo jatorrizkoen antzeko hitzak izan ditzaketen posizio-markatzaileen bidez

Merkatuak

Osasuna

Medikuntzaren alorrean irtenbide teknologikoak garatzeko eta ikerketak gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da datu pertsonalak edota bereziki sentikorrak diren datuak elkarbanatzea. Gure soluzioari esker, posible da.

Justizia

Dokumentu juridikoetan (hala nola epai judizialetan) agertu daitezkeen datu sentiberak aztertu, antzeman era ordezkatzen dituen soluzioa,  datu irekiak eta gardentasuna bultzatuz.

 

Administrazio Publikoa

Datu pertsonalen elkartrukea sustatzen du, inolako informazio arakagarririk sortu gabe, General Data Protection Regulation-a (GDPR) betez.

 

 

Erabilera-kasuak

MAPA

Europako proiektua

Testuen anonimatze eraginkor eta fidagarria burutzeko tresna multzo baten garapena, arlo mediko, juridiko eta administratiboan aplikatu ahal izateko, 24 hizkuntza ezberdinetan. Identifikazio datuak edota xehetasun pertsonalak identifikatzeko aukerarik gabeko informazioaren partekatzea sustatuz, eta GDPR-arekin bat eginez.

Erabili