Ahots-klonazioa
Adimen artifizialaren bidezko ahots sintetikoen hurrengo belaunaldia
Sarrera
Ahotsaren klonazio automatikoaren helburua jatorrizko ahotsaren antzeko ahots sintetikoak sortzea da. Ikaskuntza sakoneko tekniketan oinarrituta, teknologia honek jatorrizko ahotsaren audio-multzo bat erabiltzen du berdin-berdinak diren audio berriak sortzeko gai den modelo bat entrenatzeko.
Ahotsa klonatzeko gure teknologia independentea da, bai hizkuntza zein genero aldetik, eta azkar eta erraz pertsonaliza daiteke ahots espezifiko edo familiar bat garatu ahal izateko.
Gaur egun, merkatuak geroz eta gehiago eskatzen du ahots-klonazioa, aplikazio interesgarri eta era askotarikoak baititu, besteak beste, elkarrizketatzaileak, bozgorailu adimendunak, bikoizketa, pertsonaia digitalak, jokoak, audio liburuak, nabigazio-sistemak eta ahots branding-a. Teknologia honek aplikazio eta domeinu horietan egindako lan asko automatizatzen eta pertsonalizatzen laguntzen du.
Funtzioak
Ahotsaren Klonazio Errealista
Kalitate eta errealismo handiko ahotsak sortzea, ikaskuntza sakoneko tekniken bidez
Deskodetze Azkarra
Ahotsen ekoizpen azkarra, eszenatokietan denbora errealean eta interakzio naturaletan jarduteko
Pertsonalizazioa eta Egokitzapena
Teknologia pertsonalizatu egin daiteke aplikazio eta esparru bakoitzerako ahots-estilo egokia sortzeko
Garatzaileentzako API-a
Garatzaileek eta enpresek erraz sortu eta txerta ditzakete ahotsak beren produktu eta soluzioetan
Merkatuak
Laguntzaile Adimendunak
Laguntzaile adimendunen ahotsak gero eta naturalagoak dira, testu- eta ahots-teknologiaren adimen artifizialaren arloko aurrerapenei esker. Ahotsa klonatzeak pertsonalizatzeko aukera ematen du, berariazko edo lehentasunezko ahotsak erabiliz elkarrizketa pertsonalizatuak garatzeko
Bikoizketa eta Animazio Digitala
Ahotsa klonatzeak pertsonaia digital bakarrentzako ahots identifikagarriak sortzeko edo pertsona-ordenagailuen arteko elkarrekintza sistemetan avatar-ak sortzeko aukera ematen du, baita multimedia-edukiak eta ikus-entzunezko edukiak ekoizteko ere.
Ahots Branding-a
Erabili zure ahots pertsonala eta partikularra zure enpresaren marka nagusi gisa, elkarrizketa-laguntzaileak pertsonalizatzeko edota marketin jarduerak burutzeko
Audio Liburuak
Aprobetxa ezazu milioika audio liburu sintetizatzeko aukera, audiorako zure ahotsa grabatu beharrik gabe, eta erabil ezazu zure ahotsik gogokoena
Ahots-adibideak
“Batxilergoa amaitu ondoren, medikuntza ikasketak egin zituen”
AHOTS ERREALA |
KLONATUTAKO AHOTSA |
---|---|
|
|
AHOTS SINTETIKOAREN ADIBIDEA
¨Kapitulu bakoitzak bi zati ditu, meditazio-ipuina lehenbizi eta ipuin-jolasa jarraian.¨
¿Crees que ha renunciado a una cubertería de plata, candelabros, bandejas y fruteros?
AHOTS ERREALA |
KLONATUTAKO AHOTSA |
---|---|
|
|
AHOTS SINTETIKOAREN ADIBIDEA
¨A pesar de que Estados Unidos haya levantado durante tres meses el veto a Huawei, la marca china se enfrenta ahora a un reto gigante.¨
¨Igualment, la regulació de la conservació de la història clínica permetrà resoldre casos que, a hores d’ara, van arribant d’un en un.¨
AHOTS ERREALA |
KLONATUTAKO AHOTSA |
---|---|
|
|
AHOTS SINTETIKOAREN ADIBIDEA
¨Es va acostant l’estiu, i això es notarà clarament entre avui i demà.¨
“The invention of movable metal letters in the middle of the fifteenth century may justly be considered.”
AHOTS ERREALA |
KLONATUTAKO AHOTSA |
---|---|
|
|
AHOTS SINTETIKOAREN ADIBIDEA
¨Food production and manufacturing are among sectors allowed to be open.¨
Arrakasta-kasuak
Ahotsa klonatzeko adibide hau erronka zientifiko-teknologiko bikaina da, eta Vicomtech-ek garatu du hizketaren prozesamenduari aplikatutako adimen artifizialeko teknologiak erabiliz. XRey Spotifyren podcast-a esklusiboa da, The Story Lab-ek ekoitzia, non errege emerituaren inguruko argi-itzalak errepasatzen diren. Francoren ahots klonatua gidoiaren eta bonus track-aren bi une garrantzitsutarako sortu da, eta bertan ahotsa nola sortu den azaltzen da.